Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-29 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Lana
Bakarka hasierako agurra
Jarritako gaia
Hasierako agurra

Deskribapena

Doinua
Nere gorputza dardarka daukat
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskal Herria zeinen esku den
aztertu ezkero jator
badaukagu bai zer hausnartua
zertaz kezkatu derrigor.
Patxi Lopezek ba ote daki
nor arraio zen Xalbador?
Haientzat zer da Euskal Herria
Urepel ala Petronor?
Haien gazteen zain bageunde gaur
hemen ez legoke inor.
Hogeita hamabost "Krak" lehor
sartu arren berriz gogor
Belodromo hau ikusi eta
nola ez kantatu baikor?
Gaur inoiz baino gazteago ta
ameslariago nator.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra