Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Neurria:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mila ta bostehun karaktere
ia betiko erara
nere iritziz osatu ditut
hor gelditzen dira hara!
Nere afizio ta ofizio
hainbat urteko pasada
egin dut eta orain atzeruntz
itzultzen dut begirada.
Del Olmok diost "Ai justizia
uste zendun zer zala ba?
Gure justizia zuentzako
prestatutako zelda da".
Beraz Berria-n uzten dizuet
nere azken zertzelada
lehen idatzi nuenagatik
naramate kartzelara.
Badaukat nahiko esperientzia
badaukat nahiko edade
berrogei urte kazetaritzan
jadanik ez naiz nerabe.
Euskal Herriko prentsan zentsura
aztertu nuen goi ta behe
ta hara orain zentsura bera
nere atean parez pare.
Ai Españiko lege ta arau
ze ustel! ze min! ze grabe!
Ai gure hizkuntza txikituari
zenbat kolpe dohakabe!
Nahiz ta ni zeldan egongo naizen
letrarik idatzi gabe
nere ideiak milaka lagun
onen burun bizi daude.
Ez dakit zein dan gure errua
baditugu zenbait kargu
ez jakinaren zama astuna
latza arrastaka dakargu.
Hau da bengantza hau da zigorra
eta biktimak gera gu
politikarin batek emana
gu isiltzeko enkargu.
Arnaldoz eta beste zenbaitez
datorkit zenbait akordu
herrigintzan ari zeratenez
eskuz esku orduz ordu
letrak isildu nahian gabiltza
gatazka hau hala-modu
idatzia izan hitzezkoa izan
baina hitzak konponduko du.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra