Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Hileko aurrez aurreko bisita daukazu. Kartzelara heldu eta funtzionarioak esan dizu sartu nahi baduzu, bere aurrean biluzi beharko duzula eta miatzen utzi.

Deskribapena

Doinua
Larogeita hamar urte
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pasa ziren epaiketa
prozesu luze ta auzi
espetxetik espetxera
orain egiten du jauzi.
Azken hau Ocañakoa
ez det gutxitan ikusi
baina gaur arte ez nintzen
sentitu horren biluzi. (bis)
Maitea barruan daukat
bakarrik ezin det utzi.
Duintasun, askatasun...
hitzak dizkit erakutsi
ta eutsi nahi diet baina
ia ezin diet eutsi
zenbat tasun ezpainetan
eta zeinen muxu gutxi! (bis)

Etxean ni izan nintzen
atxiloketan lekuko
erauzi ta eraman zuten
ohian nuena gertuko.
Kondena hark zenbat gezur
zenbat tranpa, zenbat truko...
gure hitzek epaiari
baina ezin egin uko.
Badakit España ez dela
herri legedi justuko
akaso haserrez nere
lepazaina zait puztuko.
Biluztuko nauzu eta
nere zorroa hustuko
baina bihotz barrukoa
ez didazu biluztuko. (bis)

Kartzelaren ataria
umela eta ospela
funtzionari poliziak
doazela datozela.
Ba ez dizut ba men egingo
ta beteko erregela
ez zuk nahi lez sinatuko
konfesioan papela. (bis)
Aitortzen det samin haundiz
uzten dudala kartzela.
Atzera etxera noa
etorri naizen bezela.
Esperantza daukat bera
indartsu egongo dela
badakit badakiela
berekin izan naizela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra