Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1977-01-16 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Imanol Lazkano, Jon Lopategi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Eguna (10. 1977. Donostia)
Saioa
1977-01-16 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Azpillaga, Jon
Lazkano, Imanol
Lopategi, Jon
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Orain dela urtebete hautatu ziren alkate batzuk lan ona ari dira egiten. Besteak beste, gaur, Euskadiko lau probintzietako alkateak Etxarri Aranatzen biltzeko gogotik egin dute lan.

Deskribapena

Doinua
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1977-01-16 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Imanol Lazkano, Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azpillaga:
Orain urtea alkate sail bat
izan zen aukeratua
ta talde horren indarra dago
elkarrengana lotua
aidean dabiltz ministro danak
Suarez ikaratua...
Urtea ez da luzea baina
eman du bere frutua!

Lazkano:
Alkate mailan Etxarrin zegon
egun haundi bat jarria
bainan goitikan zapaldu dute
hau gauza negargarria!
Oraindik ere nunbait lotuta
euki nahi dute herria
hau izango da reformarako
egin dan lege berria!

J. Lopategi:
Alkate jator hoiek reforma
egin nahi zuten Euskadin
ta bazekiten zazpi probintzi
guziak zirala berdin
lehengo batzarra Bergaran zuten
gaur bigarrena Etxarrin
Naparrua're Euskadi dala
dudarik izan ez dedin.

Azpillaga:
Alkate hoiek iritsi ez da're
dijoaz Etxarri aldera
danok dakigu aldez aurretik
egindako eskaera:
Autonomia eta Fueruak
preso guziak kalera
hori guzia iritsiko da
denok alkartzen bagera.

Lazkano:
Nork uste zuen egun modu hau
ez zigutela utziko?
Pozten hasiak ginaden baina
nahiko denbora gutxiko
bainan dabiltza beren arrazoiz
dabiltza kontzientziko
ditaduraren umeak ez du
ditadurarik hausiko!

J. Lopategi:
Ta diktadura hausitzekotan
behar degu amnistia
gero lege zahar ta hizkuntzakin
geure ikurrin amestia
diktaduraren itzalarekin
alper-alperrik guztia
Madrilek inoiz ez du sortuko
Euskadiko eguzkia!

Azpillaga:
Radio Paris ere lehengoan
esplikatzen da jarduna
ederki asko ez al da gero
alkate talde hau juna?
Gobernadore bat denontzako
eta bera euskalduna
gainera izan beharko luke
guk aukeratzen deguna.

Lazkano:
Iruñatikan gogor mintzatu
da lehenguan Martin Villa
guk bonbarekin jartzen degula
ikurrinaren makila
hemendik oihu egin nahi diot
eta kontura dedila:
guri pakean uzten bazaigu
ez goaz gerraren bila.

J. Lopategi:
Jauregi jauna ez zaite juan
berrien berri Madrila
han oniritzi ugari eta
gainetikan txalo pila
Suarez etorri nahian zegola
zetorrela Martin Villa
hoiek ez dira eman zaleak
hoiek beti datoz bila!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra