Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1983-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1983-01-09 Zarautz Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Lopategi, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hi, Lazkano, erregea haiz eta Lopategi opari zain alferrik egon dena. Lopategi hasiko da, hiruna bertso.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1983-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lopategi: Hau bezelako kasu tristea
zeinek ez zuen ikusi?
Desgrazi hoiek etxeratzeko
beti izan naiz nagusi
errege jaun bat etorri eta
berriz juan zait ihesi
nere zapatak erregalurik
ez ote zuen merezi? (bis)

Lazkano: Aurten zurekin portatu nahi nun
errege magoen gisan
neronen mirra ta intsentsuak
hor jarri ditut eleizan
urrea berriz seguruena
nola egoten dan Suitzan
handikan zuri ekarritzeko
astirikan ez det izan. (bis)

J. Lopategi: Lehenengo elizan sartu omen da
bazen han kantu zarata!
Gero Suizako jaun haundiekin
horrenbeste zalaparta!
Nik gaua ametsez igaro eta
goizean utzi zapata
hemen pasa den errege jauna
espainiarra izan da-ta. (bis)

Lazkano: Nik nerekin det orain artean
lagun nahiko propaganda
eta ez nazu zuk bajatuko
lau txorakeri esanda
besteak beste deskalabro bat
nere soinean izanda
eskiatzera juan nintzan ta
akzidentatu nintzan-da. (bis)

J. Lopategi: Maite zenuen mendialdea
ta maite elur dirdira
halako baten ustegaberik
kolpe ederra ipurdira!
Madrilerako gorde itzazu
zeure intsentsu ta mirra
eta presoen libertadea
ekarri Euskal Herrira! (bis)

Lazkano: Lehenago ere egin dizutet
nik erregalo ederrik
Calvo Sotelo, Suarez, Gonzalez
eta guztiak alperrik!
Hurrena berriz Fraga hor dator
martxak ez badu okerrik
harek neu ere garbituko nau
ez euskaldunak bakarrik! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra