Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1977-02-05 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Manuel Sein "Xanpun"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1977-02-05 Zestoa Jaialdia
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Sein, Manuel "Xanpun"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Esaten zen eta esaten dute oraindik ere euskara baserriak salbatuko omen duela. Zuen iritzia.

Deskribapena

Doinua
Joan den urteko Santakruzetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1977-02-05 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Manuel Sein "Xanpun"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xanpun:
Hirian bizi izanagatik
nago estatu txarrian
gure euskara ikusten baita
ez da leku azkarrian
haren galtzeko pekatu horren
karga dugu bizkarrian
graziak hiri hortan galdua
salbatzen den baserrian!

Lazkano:
Baserri zaharra izan da beti
gure lorien baratza
giza egiteko leku mardula
ta ikastetxe aberatsa
bainan hustutzen ari zaizkigu
jendia dator beherantza
nik galdua det baserriakin
salbatzeko esperantza.

Xanpun:
Gaitz gaixto hori ez dezagun utz
gaten otoi bururaino!
Baserri hoitan gure euskara
dago azkar bezin sano
eta entzun zak dudarik gabe
hik adiskide Lazkano:
euskara ez duk behin galduko
baserri hoiek dauzkano.

Lazkano:
Hizkuntz txukun bat nahi dunik bada
joan baserri aldera
baina hoiek datoz goitik behera ta
hau da guk degun galera
horretan utzi behar al degun
nik egiten det galdera
gure hizkuntza jarri dezagun
kale-bizitza moldera!

Xanpun:
Mundu haundi hau kreatu zuen
Jainkoaren berexkuntza
euskalduneri eman zioten
oraino dugun hizkuntza
ahultzen ari balin bada ere
eman dezogun laguntza
galtzen bagindu ezin barkatu
litake guk egin hutsa.

Lazkano:
Ez daiogula hizkuntzai eman
reliki baten tankera!
Zabal dezagun huri danetan
jendeai eman aukera!
Denok horretan burrukatuaz
gogor saiatzen bagera
salbatuko da gure Euskadi
salbatuko da euskera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra