Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1978-04-30 Ahetze Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1978-04-30 Ahetze Jaialdia
Gai-emailea
Itzaina, Mixel
Bertsolariak / Egileak
Azpillaga, Jon
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lazkano, Imanol
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Azpillaga aita, Lazkao Txiki semea. Lazkao Txiki semeak neska beltz batekin ezkondu nahi du, eta neska beltz hura da Lazkano.

Deskribapena

Doinua
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1978-04-30 Ahetze Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azpillaga:
Garaia degu semea zuri
gauzak esaten hasteko
notizi ederra ekarria dek
aiten bihotza pozteko!
Horren tontua hitzanik behintzat
ez nian asko usteko!
Era ederrak izango dituk
mutur beltzak ikusteko.

Lazkao Txiki:
Beltzak'e gero badira aita
pertsona on ta sanuak
lehen'e badira jende bikainak
hanguak hartutakuak!
Aita ez bitza gaizkitzat hartu
nere buruko asmuak!
Ezkondu ta ikusi nahi nituzke
Afrikako eremuak.

Lazkano:
Aita ez dala oso konforme
gauzak badu itxuria
nere kolorez denak bildurtu
jaunak hau da komeria!
Esan diteke ni ote naizen
inpernutik isuria
azala beltza dadukat baina
bihotza daukat txuria.

Azpillaga:
Beti izan da apartekua
mutil koxkor honen grina
neska beltza ta gainera haundia
hoi da okerrik haundina!
Beltzik sekula ez nun ikusi
ta hori da nere mina
iduritu zait neska ote dan
kalipotakin egina.

Lazkao Txiki:
Aita haundia ta metro ta erditik
semea ezin da pasa
itxura hau nik ikusi eta
ez naiz bizi oso lasa
holako aita bikaina eta
semea horren eskasa!
Beltzakin ere aterako det
zuk hainbesteko arraza!

Lazkano:
Nere senargai bihotzekoa
gauz hau har zazu goguan:
ia hemengo zuriak baino
neu ederrago naguan!
Hoiek hor dabiltz beztu nahirikan
beti itsaso ondoan
ta ni beltz-beltza izango nazu
udaran eta neguan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra