Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1987-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1987-12-26 Ordizia Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Biek sozio erosi berri duten helikopteroan etorri dira Azpeititik Ordiziara. Zer moduzko bidaia izan da?

Deskribapena

Doinua
Basatxoritxu mokoluzia
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

1987-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso: Gaur Ordizira ekarri degu
makina bat doterezi
horretarako trasto polit bat
nola baitegun berezi
Gonzalez ere nun-nahi hor dabil
bere hegazkin ta guzi
bertsolarien lehendakariak
gutxigo ez du merezi!

Lazkano: Oraindainoko bidaiarikan
ederrentsona gaurkuan
ez uste gero heldu geranik
ijitoaren karruan!
Matximentako ardi ta ahuntzak
gelditu dira marruan
hutsa hala ere jakin badute
zeintzuk gentozen barruan!

S. Lizaso: (grabazioa eten da) eduki degu
guztiak ikus zezaten
merezitako kategoria
hartu du halako baten
neregatikan nahiz sarri jardun
hau eta hori esaten
lehendakarian piloto ez da
nahi dun guztia izaten.

Lazkano: Lizasok zion "Hau gidatzea
gauzarikan errezena
hemez ez ziok kurba txarrikan
bide guzia zuzena".
Bainan hala ere ezin ukatu
urduri heldu naizena
piloto baino itxura gehigo
baitauka pilatosena.

S. Lizaso: Aitortu behar justu-justuan
iritsi gerala garaiz
gau ilunean hankasartzeak
gertatzen baitirade maiz
lehendakariak zion atzetik
"Urrutiegi juan haiz"
Zaldibiraino juan ta gero
atzeraka etorri naiz.

Lazkano: Lurra hartzeko une haretan
ez genun duda motela
batek genion "Hau Beasain dek"
besteak Ordizi zela
eskerrak gero Txomini haizeak
eraman dion txapela!
Horren argira bilatu degu
artzaiak Jesus bezela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra