Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-05-02 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Iñaki Murua, Xabier "Euzkitze"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1986-05-02 Legazpi Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Murua, Iñaki
Xabier "Euzkitze"
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Muruari, komunean dagoela, tinbrea jo diote; Euzkitzeri, dutxan dagoela, butanoa gastatu zaio, eta Lazkanori, berriz, bere amorantearekin ohean dagoela, andrea etxeratu zaio. Ea nola konpondu dituzten une larri hauek.

Deskribapena

Doinua
Basatxoritxu mokoluzia
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1986-05-02 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Iñaki Murua, Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua: Bene-benetan une txarrean
gaude hemen hiru lagun
lasai egon nahi ta ezin egon
zer zoritxarra daukagun!
Honek jarri dun gai horretatik
ondorio bat alargun:
kaka eiteko're astirik gabe
bizi gerala gau egun.

Lazkano: Bakoitzak berak egina genun
gere gisa zerbait plano
esan diteke munduko martxa
gaur ez dabilela sano
batai tinbrea jo diote ta
besteai buka butano
ta keridakin bere atsuak
harrapatu du Lazkano.

Euzkitze: Tinbre, atsua ta butanua
gaur inor ez gaude lasai
beti bezela bizi beharko
momentu hobeguen zai
lasai bainatzen ari nintzan ta
orain ur hotzarekin blai
lepogain dana hoztu zait eta
beheko tresnak ere bai.

Murua: Irakurriaz lasai eoteko
banun hainbat borondate
bainan tinbrea joka hasi zait
eseri ta derrepente
atean dagon inuxentea
hobe balego aparte!
Bainan ez diot iriki behar
atzea garbitu arte.

Lazkano: Nerea ere ez al da jaunak
gaur zelebrezko kasua?
Ustegabian etxeratu zait
gaur neri enbarazua
ta jarri duan begirazuna
ez dauka oso gozua
Legazpin pasa beharko det nik
festatan aste osua.

Euzkitze: Nahiz ta sartzian nik ez eduki
presaka hasteko planik
ur hotzarekin busti naiz eta
toailaren bat behar nik
Muruarena sinistatzen det
gauza normala izanik
baina ez det uste gure Lazkanok
keridarik baduanik.

Murua: Ez zazu pentsa Lazkano ere
horretan degu aparta
nik oraingoan ez darabilkit
horrenbeste zalaparta
hor tinbre joka ari dan arte
egin det pila galanta
isildu nadin atzekoak'e
kejatzen hasi dira ta!

Lazkano: Etxe batean holako gauzak
oso gozoak ez dira
hori pasata bi emakume
borrokan hasiak dira
asalto latz bat han gelditu da
behin gainera behin azpira...
Hoiek horrela ai diran arte
aldegin det Legazpira.

Euzkitze: Lehen hain berua nuen txorrua
laister hasi da zalantzan
hau geratzeko eskatu behar
gorputza sekauko bazan!
Aizu Lazkano orain jarri naiz
orain zeure esperantzan
zeure andria bidal zaidazu
pixka bat berotu nazan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra