Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1973-00-00 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1973-00-00 Soraluze Jaialdia
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hire alaba txikiak galdetu dik haurrak nondik edo nola etortzen diren.

Deskribapena

Doinua
Hormatxoriak negu gorrian
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1973-00-00 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alaba maite ez zazu ahaztu
zure aita zugaitz bat dana
eta zu zera landaretxo bat
zuhaitz zahar horrek emana
egun batean maitasun bidez
ereinda utzi nuana
eta baratza hori izan zan
zure amatxo laztana.

Zure ama ta ni alkarrentzako
jaio ginaden ludira
jolas gozoak egin ginuzen
etorkizunai begira
neregandikan pasa zinaden
amaren sabel garbira
mundu hontako haurtxo guziak
holaxe etortzen dira.

Amarengana pasa zinaden
nerea zinan lehenago
gero hartatik egin zinaden
gero eta ederrago
nola sartu ta nola irten zinan
esan beharrik ez dago
zere gorputzak esango dizu
luzaro baino lehenago.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra