Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1974-06-15 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Lasarte, Imanol Lazkano

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1974-06-15 Azkoitia Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lasarte, Manuel
Lazkano, Imanol
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lasarte aita zara, eta Lazkano semea. Zure seme pordil hori ez da elizara joaten. Zure kejarekin hasi, semeari eraso, eta semeak jakingo du nola defenditu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1974-06-15 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Lasarte, Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lasarte:
Semea badaukagu
nahiko harmuni-ta *
dana ez det esan nahi
ez da komeni-ta
eliza zuk ez dezu
behar hainbat maita
diskustoz beterikan
arkitzen da aita.

Lazkano:
Aita gaurko mundua
neretzat ilun da
nunahi bada zarata
ta nunahi burrunda
zer aurreratzen dezu
eleizara junda?
Hau ez da konponduko
lau meza entzunda!

Lasarte:
Semea arin zaude
zere pentsamentuz
aita berriz jantzia
dago eskarmentuz
txoraturikan zaude
zu munduko santuz
baino hobe zenduke
ibiltzia kontuz.

Lazkano:
Aita honek eleiza
beste asmorik (?????) ez du
beti ikusitzen det
hortarako prestu
bainan gizalegeak
hain zaizkio ahaztu
jende klase hau hobe
betiko erreztu.

Lasarte:
Hori ez da haur aitak
inor behartzea
gogorra egin dezu
hola baldartzea!
Gaur gazte zera baino
badator zahartzea
gero kostako zaizu
zeruan sartzea!

Lazkano:
Bizmoduai jarri
nahi lioke traba
eleizara bidali
seme ta alaba
obra onak eiten ditut
kanpuan ahal bada
eta salbatuko nau
Jangoikorik bada!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra