Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1984-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jose Migel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Mikel Mendizabal

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1984-10-12 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Ormazabal, Joxean
Bertsolariak / Egileak
Iztueta, Jose Migel "Lazkao Txiki"
Lazkano, Imanol
Mendizabal, Mikel
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lazkao Txiki, zuk, kontu egizu San Antonion izan zarela. Eta Durangon trena hartu eta etxera zatozela, ama-alaba batzuk eseri zaizkizu aurrean. Haiekin berriketan hasi zara. Lazkano ama eta Mendizabal alaba.

Deskribapena

Doinua
Elizan sartu ziradenian B
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1984-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jose Migel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Mikel Mendizabal

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkao Txiki: San Antonion izan naiz eta
trenean nator etxera
ama-alaba maitagarri bi
etorri zaizkit aldera
zuek ere han izan al zerate?
egiten dizut galdera
pentsatzen nago "San Antonion
milagroren bat ote da?".

Lazkano: Nere alaba tristerik zegon
ez etxe ta ez nobio
bere barruan izanagatik
horrenbeste amorio
meza entzuten nunbait alerta
zegoen San Antonio
ta bikote hau kolpetik egin
diteke matrimonio.

Mendizabal: Izan liteke milagroren bat
edo gaueko ametsa
solteri horrek Lazkao Txikiri
sortu izan dion saltsa!
Zure ondoan eseri gera
ta arren ez zaitez altxa
hemen daukazu San Antoniori
eska diozun neskatxa.

Lazkao Txiki: San Antonio bihotzekoa
bakarrik ez nazu laga
entzun didazu nere otoitzak
ta zaindu dezu nere aba
ama seria samar daukagu
baina polita alaba
alabarena egina daukat
ama konformatzen bada!

Lazkano: Mutiko baten zai hor zegoen
nere alaba birjina
ta berihala diteke martxan
neskatxa zure jardina
bilatu dezun mutiko hori
izanagatik xixtrina
zeruetako ihintza degu ta
gerta leike oso fina.

Mendizabal: Zerbaiten bila San Antoniora
izango zera juana
ustegabian orain trenian
egingo al degu plana?
Lehendabiziko probatu zazu
aizazu zuk nere ama
ta baldin gero balio badu
bial zazu neregana.

Lazkao Txiki: Ama oraindik nunbait nerekin
hor erdi dudatan dago
kezka haundirik ama ez izan
ezkondu baino lehenago
haundia baina ez al zenuke
gizon txikia nahiago?
Lehendabiziko partuan ez du
neke haundirik izango!

Lazkano: Urkiolara juanagatik
gu mutil baten planuan
arkitutzen naiz han egin dedan
gauzatxo baten damuan:
bostehun peztako mezak jarri nau
hain mutiko enanuan
mila pezeta emango nitun
gauz hori jakin banuan!

Mendizabal: Holakoakin gelditutzeak
badu hainbeste meritu
eta zu ama alabarekin
ez zaitez gaurkoz harritu
gertatuko zait hasi ondoren
erdi gosean gelditu
gorputza duen proportziuan
beste guztiak baditu.

Lazkao Txiki: Lehenago pozik nengoen eta
hasi behar det serio
San Antonio gainera pozez
goizean bainaiz ni io
neskatx polit bat badakarkit gaur
zu zeralako merio
bestela ez daukat zer esanik ta
eskerrak San Antonio.

Lazkano: Azkenerako erori gera
gu jator nere juzkuan
nabarmen dago San Antoniok
gauz asko dula eskuan
alkarrekin on bazerate zuek
besterengana ez juan
amona ere pozik dago ta
jarraitu urte askuan!

Mendizabal: Bukatutzea gustatutzen zait
hasitako lan osua
bainan laguna gerta ote zait
gaurko hontan erosua?
Lehendabizko arrimatu ta
gero eskeini muxua
berihalaxe itzaliko det
honen kandelaren sua!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra