Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Jose Luis Gorrotxategi
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Jose Luis Gorrotxategi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gorrotxategi:
Ara, andregai biotzekoa,
zu ortxe zaude etxean,
eta ni berriz aspaldi ontan
sarturikan espetxean;
biok aparte bizi gerade,
tristura det biotzean,
baño betiko bilduko gera
emendikan irtetzean.
XaI.:
Maite, zurekin nik ere bi hitz
egun nituban egingo,
zuk badakizu erabakia
artu nuela behingo;
kartzelan izan arren maitea
ni biotzez leial nago,
orrengatikan maitatzen zaitut
beti eta gehiago.
Gorrotxategi:
Nik ez dakit ba zer egin nuan
sartzeko emen barrenean,
orain telefonoz ari gera
alkarrekiñ urrunean;
baño aterako naute ni
denborali bat juanean,
gero alkarrekin biziko gera
guztizko zorionean.
Xalbador:
Gazteak gera ta elgar maite,
zendako argatik etsi?
gaur ola bainan elgarrekilan
izango al gera etzi!
nik dakitala modu txarrean
iñoiz etzera zu bizi,
oben-izpirik badaukazula
nik ez det nahi siñetsi.
Gorrotxategi:
Erromerian dantzan eginda
zuri laguntzera juna,
geroztik beti izan genduen
gu biok biotz biguna;
egun batean sartu ninduen,
au bizi-modu illuna!,
baño zaude zu lasai, Maritxu,
etorriko da eguna.
Xalbador:
Orai bi urte nonbait an ditu
itzak emanik elgarri,
ez dakit zergaitik kartzelean,
maite, zaituzten ezarri;
ni kanpuan zutaz sufritzen eta
zu hor gose ta egarri,
sufritze orrek geiago gaitu
gu bateratzen elgarri.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra