Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Auexek dira gauza tristeak
mundu onetan pasiak,
ainbat trepeta illargi aldera
bialtzen ditu Rusiak;
ortan gastatu ludi guztian
diraden txanpon guziak,
ta amar gizonetik bedrazi
il bear ditu gosiak.
Ainbeste gizon munduan zear
daude gaur goseak iltzen,
ta beste asko beren patrikan
milloi sendo asko biltzen;
gezurra esan eta ez dira
besterekin errukitzen,
Aita Santuan nai aundi ori
ez dute asko betetzen.
Eure Jainkuak gu egin gaitu
mundu onetan berdiñak,
eskubide igualak danori
danontzako atsegiñak;
batzuk dirutu beti-betiko,
bestek goseak erkiñak,
azken arnasak eman zituan
Jesukristoren dotriñak.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra