Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Jose Luis Gorrotxategi
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Jose Luis Gorrotxategi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gorrotxategi:
Ai, andregaia, maite zaitut nik,
zugana nai det zuzendu,
banaka bizi gerade biok,
orrek pena ematen du;
bosteun peztako jornala daukat,
ezin gindezke ezkondu,
lendabiziko ein bear dana
jornal-kontu au konpondu.
Xalbador:
Gizon maitea, egin zinautan
bizi-laguntako mezu,
geroztik hunat jarria nauzu
sekulako zoriontsu;
urrikalmenez betea zira,
zurea dena doatsu,
diruaz ez zaut eni ajolik
hoinbeste maite banauzu.
Gorrotxategi:
Ai, andregaia, sinistu zazu
oraingo nere esana,
bizi-Ieku bat erosi eziñ,
auxen da gertatzen dana;
baño gu orren alkar maitiak,
ene andregai laztana,
maitasuna da munduko diruz
iñoiz ordaintzen eztana.
Xalbador:
Guretzat dauden zoritxar denak
Yaungoikoak badakizka,
zorionak ta penak berarek
banatzen ditu aldizka;
maitasunean balia zagun
daukagun dirurik pixka,
gabeziako ez-bear oiek
eginen tugu erdizka.
Gorrotxategi:
Konponduko ditugu guziak
elkartzen geradenian,
emen kontuak alperrik dira
denbora ondotik juanian;
ai, andregaitxo, saiatu bear
degu gu biok lanian,
baño bizitza eramango degu
alkarren aldamenian.
Xalbador:
Alere elgar ikus zakegu
guk goxoki bekoz-beko,
ez izan arren yateko zerbait
eta naikoa soineko;
diruaren zai gelditzen gera
bera etortzen deneko,
artean biak arkitzen gera
maitasunaten meneko.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra