Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ara, neskatxa, oraindik zera
apaña eta gaztia,
zigarroa artu dezu ezpañetan,
ori da zure ustia;
zuk neri sua eskatu'idazu,
nai dezu ori piztia,
zuk diximulo galantarekin
iztarrak erakustia.
Amaika zure antzeko neska
bada gaurko egunian,
zu, neri sua eskatu-asmoz,
exeri aldamenian;
gona motzekin ixterrak bistan
egunan erdi-erdian,
zurekiñ ez da giro izango
puskat illuntzen danian.
Ara, neskatxa, zu emen zabiltz,
ai, ni eziñ tentatuta,
moda berri bat jarri dezute
minifalda oi sortuta;
len gona motzak ditazu eta
gañera puskat kizkurtuta,
luzatu'itzazu, bestela emen
neu lotsatutzen nazu-ta.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra