Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kontzientziya izaten degu
gizon guztiyen laguna,
munduan sortu eta geroztik
denok ezautzen deguna;
batzutan oso garratza eta
bestetan oso leguna,
txar bat eitean barruk'aldetik
kezkan jarritzen gaituna.
Argandik kanpo jokatutzeko
iñork ez du lizentzia,
ez-bearretan emoten dauzku
guztiyoi pazientzia;
aspalditikan gauz baterekin
galdu dot konfiyantziya:
gure artean askok ez dauka
euskaldun kontzientziya.
Geure mallatik erortzen gera
gauza txarrakin garaituz,
eta gauz onak egindakuan
biyotzetikan alaituz;
arlo orretan au esan nai dot
bertso onekin amaituz:
euskaldun zintzo izan gaitela
kontzientziyai jarraituz.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra