Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Manuel Olaizola "Uztapide"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (6. 1967)
Saioa
1967-06-11 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolariak / Egileak
Olaizola, Manuel "Uztapide"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Oiari iru bertso.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Manuel Olaizola "Uztapide"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere lanetan pasatutzen det
urte guziyan eguna,
baña oiera juan bearra
etorritzian illuna;
nekatutako gerriyarentzat
uraxen gauza biguña!
bedeinkatua izan dedilla,
oia, zu egin ziñuna.

Aldrebes edo ongi esaten
jarraituko'iot lanian,
ona zerala len esan degu,
segituko'iot lenian;
bein juan ezkero Iuzaro enaiz
egoten aldamenian,
jaian parranda egin eta
or gozatu astelenian.

Nere oraingo iru bertsotan
oiaren kontua dabil,
badakizute ni erdi gaixo
eta naguala debil;
bere aurrian aurkeztutzen naiz
eta jarriko naiz umil:
oi zuri batên jaio nitzan da
oi zuriyan nai nuke il.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra