Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (6. 1967)
Saioa
1967-06-11 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolariak / Egileak
Aire, Fernando "Xalbador"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Ijito mutil gazte bat, zuk dirua daukazun Bankuko kobradore izendatu omen dute. Zer deritzazu?

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aizu, Alfonso, ni ez nezazu
zure gai txarrekin ito,
ni menperatu bearrez emen
aria zira askito;
gauzak orrela direla bainan
ni ez naiz orrekin kito,
dirua irabazlea ni ta
aren yabea ijito.

Narras kusten dut nik ortan ere
gaur naguen ingurua,
ez dago hain leitu erreza
mundu untako liburua;
ijitoa jabe yarri da
nekatu gabe burua,
esku onetan eroria da
gaur Xalbadorren dirual

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra