Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ohea bezain zer baliatzen
ote da gure bizitzan?
Ieku pausakor obeagorik
nehon ez ditaike izan;
andik kanpora ertetzen gira
egin-bearren peskisan,
astia izanez goizean ere
geiago egonen nitzan.
Ohe maitea, zurekin badut
nik egundainoko artze,
nahiz artetan ematen duzun
kolpeño bat edo bertze;
bizitze onik zu gabe ez da,
hortaz beti dut aditze,
ez zeradea zuhaur izan zu
maitasunaren ohantze?
Ohe gaixoa, zu maitagarri,
zutaz ez nitaike ixil,
zutaz behartu gabe egun bat
munduan ez daike ibil;
denak orrarat datoz azkenian
izanikan ere abil,
zutan sortu ta zutan aziak
zutan behar degu guk il.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra