Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-06-13 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-06-13 Ereñotzu Jaialdia
Gai-emailea
Zerain, Aritz
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialenek ere badarama urte dezente San Antonioko bertso jaialdi honetara etorriz, eta urtero ohitura du San Antoniori bisitatxo bat egitekoa eta kandelak piztekoa. Aurten ere horixe egin du, baina San Antoniok, Jonek, kezka dezente badu; urtero datorkio eta ez du aurrerapen handirik ikusten. Gaur galdezka hasi zaio.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-06-13 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:

Beti etortzen zera
aurpegi tristea
aurten ere etortzea
ez da albistea
ezin al dezu bete
urteko eskea?
Edo bizio bat al da
kandela piztea? (bis)


M. Lujanbio:

Urtero etorri naiz
zugana gaur arte
bihotzeko kontuek
galduta naukate
ez pentsatu ligatzen
ez dedanik bat’e
baino kandelak aina
irauten didate. (bis)


J. Maia:

Hori zure errua
izango da noski
ligea izan dezu
lau, bost, sei zein zazpi
kandelak’e trukoak
batzuk badakizki
jarri afari goxo bat
kandela ta guzti. (bis)


M. Lujanbio:

Kandeladun afaia
ze-nolako plana!
Baino santuarekin
daukat nik afana
tranpa ote litzake
Antonio laztana
kandela bat jartzea
itzaltze ez dana? (bis)


J. Maia:

Nola galdetu dezun
hain modu eztian
ez dizut erantzungo
era garestian:
ligatu nahi badezu
zuk gaba guztian
jarri zaitez kalean
farola azpian. (bis)


M. Lujanbio:

Hainbeste estrategi
truko eta mezu
inoiz exitorik ez
ta ni beti kexu.
Begira nengoela
gaizki ez zaude zu
azkenean zeorrek
jetsi beharko dezu! (bis)


J. Maia:

Baina zure besotaz
ez naiz asko fiyo
zuk hala nahi badezu
ze erremediyo!
Ni jeisteak agian
ez dizu baliyo
ni jetsi ta bestia
ezin bada iyo. (bis)


M. Lujanbio:

San Antonio ere
amante epela
nik ez det bilatuko
lagunik ez bela!
Esaten da bertsotan
txukuna naizela
baina hortan ez nuke nahi
Txirrita bezela. (bis)


J. Maia:

Txirrita ez zan heldu
hortan urrutira
ta beste Lujanbiok
ondoren segida
adio Madalena
amante, querida!
Jarraitu sin pecado
baina concebida. (bis)


M. Lujanbio:

Hain zuzen ere negon
horretxen desiran
baina ez det kunplitzen
zure jira-biran.
Konpetentzira noa
abailan, segidan
eta ia San Juanek
ze ematen didan! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra