Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2006-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2006-09-29 Loiu Jaialdia
Gai-emailea
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Paya, Xabi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Modeloak zarete Cibelesen. Sustrai kanporatu egin dute argalegi dagoelako; Xabik itzelezko arrakasta izan du.

Deskribapena

Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2006-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabi Paya

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Nere gorputz mehean
hezurra nagusi;
berrogeita bat kilo
jantzi eta guzi;
hala ere ez nago
batere itsusi
baina Madrilen dute
errespetu gutxi
ta nere lana egiten
ez didate utzi.

X. Paya: Neuk ostera euki dot
exito galanta;
zu ez zaitue onartu
horregatik kaka!
Armaniz* jantzi naz gaur
ze-nolako marka!
Neska hau flaka dago
flaka, flaka, flaka
ez zan ikusten eta
bi aldiz pasata.

S. Colina: Holakoak ez dira
askotan entzuten
eta zertan aritu
hauei erantzuten?
Euren gorputza zaintzen
ez dira jarduten.
Ba bai ni flaka nago
iaz berdin aurten
ta orain arte denek
ikusten ninduten.

X. Paya: Baina anorexi hura
ezin zan aguanta;
iraganari hortaz
mesedez ez kanta.
Traje bat baegoan
benetan galanta
ta hark desfilau eban
pertxan atarata
pertxak zeuk baino mami
gehiago eukan ta.

S. Colina: Aizu ziri gaiztorik
ez zaizu igorri
hala nere ondora
berriz ez etorri;
orain arte gugana
jende denak korri
eta orain guztiak
lotsaz gorri-gorri...
Anorexi mentala
deitzen zaio horri.

X. Paya: Bat da anorexia
bestea tipoa
ta bien nahasketa
zeure tipitoa.
Hori amaitu zan ta
orain da mitoa.
Jantzita dozun hori
ta dan unikoa
neska pultsera bat da
ez da gerrikoa.

S. Colina: Neska pultsera bat da
ez da gerrikoa
zure lepoarentzat
neurri-neurrikoa.
Aizu ni top** bat nauzu
zu berriz topoa;
goazen pasarelan
izan modakoa
jendeak hauta beza
bere gustokoa.

X. Paya: Gustoa argi dago
kontua hori da;
ea portatzen zaren
arauen neurrira.
Neska joan behar dozu
zeuk Euskal Herrira
ta bazkaltzera joan
sagardotegira;
zeure aldakak laster
aldatuko dira! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra