Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maddalen Arzallus, Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Arzallus, Maddalen
Enbeita, Onintza
Ibarra, Iratxe
Lujanbio, Maialen
Uria Albizuri, Jone
Lana
Seinaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Lehengoan lagun batek kontatu zidan animaliak maitemintzean loditu egiten direla, elefanteak laurehun bat kilo hartzen ei ditu. Begiratu atzekoei, eta ea maitasun aldetik nola ikusten dituzun.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maddalen Arzallus, Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arzallus: Jone Uriak bere garaian
pasa ditu mila prenda
besteei ere han ibiltzen zen
gomenda eta gomenda!
Nahiz ta haundia eta zabala
izaten zuen zerrenda
azkenaldian flaka dabil ta
flojo samar ikusten da. (bis)

J. Uria: Bai egia da lehen nenbilen
ni mutilen aldarrian
ta azkenaldian kilo hain gutxi
ikusten zaizkit gerrian.
Baina ez pentsa ni nagoenik
hain egoera larrian
maitasuna ta jatea onak
baitira baina neurrian. (bis)

M. Arzallus: Eta Iratxe ikusi dut nik
nahiko zurbil ta serio
nola ligatze kontutarako
ez duen asko balio.
Hau ere nahiko flojo dabil ta
ene ze erremedio!
Honi kiloak galtzeaz gain, ileak
ere erori zaizkio. (bis)

I. Ibarra: Bihotz kontuan ez nabil ondo
igarri deustazu erraz
nigaz bakarrik egiten dabe
gaba baterako jolas.
Fibra ugari galtzen nabil ta
aspaldian ez naz kapaz.
Horrexegatik ia egunero
gimnasiora joaten naz. (bis)

M. Arzallus: Eta ondoren pozik jarri naiz
ni Amaiari begira
nahiz ta aspaldi eduki zuen
bere fama ta dizdira
ehun ta hogei bat kilo galduta
hortxe ibili zen di-da
ta aber norbait engainatzen dun
oso guapa etorri da. (bis)

A. Agirre: Ehun ta hogei jetsi jetsi nituen
hala're grasaz beteta
masa muskular ederra degu
nere gerriaren buelta!
Baina ohean ez det asmatzen
eta ez da berriketa
frantsesak eta espainolekin
zurrunkan hasten naiz eta! (bis)

M. Arzallus: Onintzarekin era berean
jada ez dakit zer egin
beti ibili baita flojo ta
horren ahul mutilekin.
Hala ta guztiz lasai bizi da
nahi baduzue jakin
askoz hobeto pasatzen baitu
besteen cotilleokin. (bis)

On. Enbeita: Bakarrik joan ohi naiz ogera
hemen aitortzera noa
soltera nago baina horregatik
ez det itxiko agoa.
Ez dot sekula ondo ulertu
zein dan mutilen jokoa
ta horregatik ikusi ohi dot
Telebilbaoko pornoa. (bis)

M. Arzallus: Maialen berriz gustora dabil
nahiz ta ez esan inori
benetan ondo ibiltzen da hau
orain eman orain tori.
Maiteminduta dago aspaldi
ondo igertzen da hori
orain bi urte maitemindu zan
ta ordutik dago lodi. (bis)

M. Lujanbio: Tripa aspaldi heldu zitzaidan
galtzaren botoietaino
oain aurrera ta aurrera noa
badaukat nahiko enpeño.
Elefantean antza izatea
ez da izango ederra, ño!
Hala're larehun kilo nahiago
maitasunik eza baino. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra