Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-04-15 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-04-15 Soraluze Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Narbaiza, Juan Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Soraluzeko bertso eskolan lanegiten duzunez, nola ikusten duzu bertso eskola eta bertso etorkizuna?

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-04-15 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ondo pentsatzen jarri ezkero
han galdera egokia,
bertso eskolak izan dezake
zenbaitentzako nekia,
baina guretzat gozamena da
aste osoko pakia,
hori da lagun artean ondo
pasatzen degun tokia.

Bertsoa nahiko galdu zelata
zenbait jende zegon larri,
eta geroztik eskola batzuk
hainbeste tokitan jarri,
gazte talde bat orain bertsotan
dabiltzanak herriz herri,
bertso eskola izandu zuten
beren lenengo oinarri.

Sagardotegia zen garai baten
ta bertso eskola gaurko,
gazte jendeak onartzen dula
ezin genezake uko,
baina etsaiak badaduzkagu
ta ez gera bildurtuko,
gu galdu naian badabiltz ere
hori ez dute lortuko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra