Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Juan Mari Narbaiza

Datu pertsonalak

Izena
Narbaiza, Juan Mari
Izen abizen osoak
Narbaiza Arana, Juan Maria
Jaiotza
1949 Eibar + Eibar < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2016 Eibar + Eibar < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakasle bezala: Eibarreko bertso eskolan urte bete eta lau urtez Soraluzen (Maria Asun Oteizarekin batera)

Datu biografikoak

Biografia
Arrateko baserri-eskolan (eskola nazionalean) egin zituen oinarrizko ikasketak. Hainbat lan egin izan ditu: armagintzan, tailer mekanikoan, eraikuntzan eta bere tabernan. Bere kasa bertso zaharrak ikasita eta irratia entzunda bertsozaletu zen. Lagunek bultzatu zuten plazara. 1967an hasi zen jendaurrean kantatzen. Xenpelar saria (1971) irabazi zuen, eta Txapelketa askotan parte hartua da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Eibarren, 1967an, Arraten, San Isidro egunean, Antonio Mari Eizmendi "Loidisaletxe"rekin batera.