Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-01-11 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Martin Rezabal "Olaso", Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-01-11 Zarautz Jaialdia
Gai-emailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Peñagarikano, Anjel Mari
Rezabal, Martin "Olaso"
Sarasua, Jon
Lana
Seinaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Atzeko hoiek nola imajinatzen dituk hogei bat urte barru. Gero besteek erantzun egiten dute.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-01-11 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Martin Rezabal "Olaso", Jon Sarasua

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarasua:
Ekin beharko diot
nik Olasorekin,
gure etorkizuneko
bertsolariakin,
bertsotikan ateraz
hainbeste etekin
baserria hartuko du
andretxo batekin,
familia numerosa,
zazpi umerekin. (BIS)

Peña berriz txapeldun
izan degu aurten,
eta jarraituko du
halaxe izaten,
denbora pasa eta
martxa ezin eten,
ta hogei urte barru
hara non daukaten:
txapel maniarekin
sikiatriko baten. (BIS)

Orain Egañaz hara
nere aburua,
neska gaztez beteta
beti ingurua,
ta hogei urte barru
txit tente burua,
Andoni izango da
tipo segurua,
Eusko Jaurlaritzako
Kultur Sailburua. (BIS)

Murua ere dago
eskina horretan,
ta hogei urte barru
hain leku onetan,
hau "Divo" euskaldun bat
izango da bertan,
beti aterako da
lehen pajinetan
euskaldun bihotzeko
aldizkarietan. (BIS)

Sebastianek gainezka
dauka almazena,
arteroesklerosia,
gota, ta gizena,
ta hogei urte barru
pentsatzen ez zena,
hau da jende gehienak
esango duena:
"Ze gizon haundia zen
Sebastian zena"! (BIS)

S.Lizaso:
Neretzat sententzia
zan errematean,
Txikian arrazoia
neretzat kaltean,
"Sebastian zena" zion
ahoa betean,
ez naizela biziko
ni hogei urtean,
aprobetxatu behar
bien bitartean. (BIS)

Murua:
Bihotzeko rebistak
neretzat aurkitu,
berataz haurrak ezik
ezin errukitu,
beraz soltero behar
gerora gelditu,
zentimetro ta erdi bat
gehienaz haunditu,
orain lau bizar dauzka,
bost izango ditu. (BIS)

Egaña:
Sailburuek badute
majina bat truko,
Sarasua izango det
Lakuan gertuko,
bandolera batekin
jipien moduko,
mahonezko galtzarik
ez du aldatuko,
baina subentziorik
ez dit ukatuko. (BIS)

Peñagarikano:
Arrasate aldean
kuartoan itxita,
sarri egingo didazu
zuk neri bisita,
ez zera harrituko
ni han ikusita,
haruntz nola joango dan
nago iritzita,
beti bezela galtza
urdinak jantzita. (BIS)

Olaso:
Erantzuna hartu gabe
ez du aldegingo,
bostekotea hortara
jaiki gera tinko,
Donostira joan da
berak jo zun Bingo,
familia numerosa
dauka berekingo,
hire gisara ez dit
tongorik egingo. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra