Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1975-03-02 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1975-03-02 Leitza Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lazkano, Imanol
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hi, Lazkao Txiki, etorkizuna asmatzen duen sorgin horietako bat haiz, eta Lazkano galdezka doakik, bere etorkizunaren berri jakin nahi duela-eta.

Deskribapena

Doinua
Donostiako hiru damatxo B
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1975-03-02 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano:
Sorgin bat baldin behar banuen
nun arki politagoa?*
Eta kezka bat badaukat eta
galdezka hastera noa**
baldin inola badakizu zuk
zabaldu zazu abua:
esan zaidazu nola bukatu
biha'un aurtengo negua.

Lazkao Txiki:
Sorginkerizko eginkizuna
gai daukat nik azkenian
eta Lazkano hementxen dator
geroa jakin nahian***
xamur hartuta **** esango diat
oraingo puntu batian:
negu guztia amaituko dek
martxoan hoita batian.

Lazkano:
Sorgintza dauka ofizioa
eta tarberna lantoki
kontuak kontu bizimodua
darama nahiko egoki
itxura ederrak egiten ere
hasitzen da bera aurki
gizarajuak hobea luke
berea baldin baleki!

Lazkao Txiki:
Orain arteko negu guztia
izan da oso epela
esan beharrik ere ez neukan
badakit dakizutela
bainan pentsatu martxo aldean
hotza egingo duela
eskerrak, emaztea badaukak,
hotzak hilko hau bestela!

Lazkano:
Berihalaxen esaten ditu
udaberri gorabeherak
ta hartu dizkit garai horretan
neri hotzaren tankerak
andriarekin berotzeko ere
nik badaduzkat aukerak
eta nolatan berotutzea
pentsatzen ote du berak?

Lazkao Txiki:
Nik esan behar eta oraintxen
kontuak galdezka hasi
hik pentsatu zak sorgin geranak
badigu mila malezi!
Hotzak galdutzen oraindik ez du
inork sorginik ikusi
ohera ere joaten baikera
poltsa-bero eta guzi.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra