Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (40. 2008. Donostia)
Saioa
2008-01-26 Donostia Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Datu batzuk emango dizkizut, Aitor. KPIak 4,2 egin du gora 2007an; Euriborra 4,515ean dago; burtsa 13.000 puntu inguruan dago; dolar bat eskuratzeko 0,7 euro behar dira; Espainiako Estatuak % 3ko superabita izan du. Zenbakiak, zenbakiak, zenbakiak...

Deskribapena

Doinua
Zure eskaerak egia esan
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zuk batzuk esan ta beste batzuk
etortzen zaizkit burura:
bian dagonak asko baino lehen
igo nahi luke hirura
ta bostekoak ez du jeitsi nahi
laua dagon ingurura.
Egia da bai gure mundu hau
saltsa haundi bihurtu da
ta zenbakiek jartzen diote
gure bizitzari muga. (bis)

Zenbakiekin kontatu arren
urteak eta kondenak
nola kontatu ote daitezke
injustizi ta krimenak?
Pertsona baten ametsak edo
barreneko sentipenak?
Loa kendu ohi diguten gauzak
gure grinak gure penak?
Badira gauzak zenbakiekin
kontatu ezin direnak. (bis)

Baina halere utzi dezadan
bestela nere kalte da.
Kondenatuta dago aro hau
digitala izatera.
Matematika irakasle naiz
ta ausartzen naiz esatera
Informatika ikasi nuen
han daukat nere papera:
ia guztia laburbiltzen da
zerora eta batera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra