Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Enbeita zure bizitzako gidaria eguzkia izan da beti, bere egunsenti eta ilunabarrarekin, hemen duzu ordea Angel M' Peñagarikano erosi berria duen erloju honen bentajak kontatzen.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Enbeita honek hizketan hasi,
harritu egiten gaitu,
hala dio honek eguzki gabe
hau ezin dala aurkitu,
baina ezkutatu egiten da ta
sarri galduta gelditu,
erloju on bat eukitze horrek
bere bentajak baditu.
Enbeita
Aurrerapenak ugari dira
gu bizi garan munduan,
baina ni nago oso gustora
lehengo zaharren aginduan.
Kuerda puskatu, pilak faltatu,
beti eroen moduan,
nire eguzkia faltarik gabe
beti irtetzen da orduan.
Peñagarikano
Hik eguzkia, nik erlojua,
biok konpondu gaitezen,
automatiko erosi nian,
pilak ez dizkik hain zuzen,
erloju ederrak nik bazeduzkat
Omega eta Zitizen,
gaurtik aurrera nik esango dit
Enbeita etxera goazen.
Enbeita
Goizean goiztik nire eguzkiak
beti jotzen dit aldaba,
eta gauean ibil beharra
hain behartsua al da, ba?
Neretzat ez da sekula izan
gauaren iluna traba,
eguna dut nik lan egiteko
eta lotarako gaba.
Peñagarikano
Eguzkia maite izan dula
bere bizitza osuan,
ez dezu uste bainan zerorri
erori zera lazuan,
gezurra da ta sartuko zaitut
Enbeita kalabozuan,
ilargik inor beztuko balu
hau aspaldi benu zuan.
Enbeita
Nire bizia nolakoa dan
daukat zugandik entzunik,
nola ibili jakiterako
zure beharrik ez dut nik,
ta ez didazu neri salduko
holako aurrerapenik,
amerikar ta japonetikan
ez bait dator gauza onik.
Peñagarikano
Japonetikan ez nun ekarri
baizik dana Suizatik,
ispirazioik ez dek etortzen
bertsotako eguzkitik,
hau diruzale amorratu da
nik esango det zergatik:
Erlojurikan ez du erosten
ez gastatutzeagatik.
Enbeita
Saldu nahi duzu ta hor zabiltza
igurtzi eta igurtzi,
baina Enbeitak lege zaharrari
gogotik nahi dio eutsi,
ez dizut ezer sinesten eta
enbusteri hoiek utzi
hitza dakazu nahikoa sobra
ta formalidade gutxi.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra