Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Neurria:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Istorioa entzun degu ta
hartaz kantatu dezagun
mundu honetan guztiok gera
gauza askoren onuradun
baina etxean sarri bakarrik
egoten naiz kopetilun
inori ezin hitz eginez ta
bakardadearen lagun.
Gero kalean ikusten ditut
hainbat ta hainbat ezagun
bat bikotean zoriontsu da
besteak andrea haurdun
baina guztia daukanak ere
ziur nola zerbait nahi dun
ez daukaguna nahi degu eta
ez dakigu zer daukagun.
Baina bizitzak ematen digu
makina bat erakuspen
ez da komeni ibil gaitezen
daukaguna erakusten
eta begira jarri ezkero
besteek ze gauza dituzten
gure bihotza ere joaten da
usteltzen eta zapuzten.
Bizitzak berak jartzen dizkigu
hor nahikoa eragozpen
saiatu behar da aurre egin ta
horko pultsu horri eusten
jakin behar da nahiz ta buruak
askotan ez digun uzten
patio bati begiratzean
eguzki printzak ikusten.
Ate ondotik leiho ondora
hura joan zen bezala
orain badakit beti aurrera
begiratu behar dala.
Sarri ezkorra izatea da
nere izate naturala
ta gero gaizki pasatu ohi det
ez al da gauza normala?
Bizi osoan zorion bila
egiten da eginahala
ta badakigu horrek prezio
merkeegia ez daukala
sarri gerora ohartzen gera
denbora pasatu ahala
momentuan ez ohartu arren
zoriontsu izan gerala.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra