Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Mendizabal, Jesus Mari "Bizargorri"
Gai-emailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Xabier "Euzkitze"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi mila eta berrehungarren urtean gaude. Zuk horretan adituak zaretenez, euskararen autopsia egiteko ekarri zaituztete, batez ere zertaz hil den aztertzeko.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Euskera hil da ta bere aurrean
gu biok gera aurkitzen,
zergatik hiol zen jakin nahiean
lanean gera aritzen.
Nere ustetan errexa zeukan
zebilen moduan hiltzen,
ta salbatu nahi zuten besteek
ez zekitelako hil zen. (bis)

Euzkitze:
Orain pizterik ez da izango
nahiz mila tekniko bildu;
itzulbiderik ez dauka, zulo
beltzera baita amildu.
Europan zegon zaharrena izanik
betiko zaigu isildu;
haundiusteak hondatu zuen
ta utzikeriak hil du. (bis)

Mendiluze:
Utzikeriak galdu ditu bai
bere formak eta hitzak,
ta horren erru pixka bat badu
baztertu zuen bakoitzak.
Gure aurrean dauzkagun pistak
hartzen baditugu aintzat,
erahilketa bat izan dela
garbi ikusten da behintzat. (bis)

Euzkitze:
Bihotza guztiz gelditu zaio
emaitzaren arabera,
ta oinarria nun den guztiok
ados gutxi gorabehera;
gu euskaldunak ere euskarari
esker izanak baikera,
orain herria ere hil zaigu
hizkuntzarekin batera. (bis)

Mendiluze:
Hizkuntzarekin gizon zirenak,
hori galtzean arlote;
behar zenean mugitu ez ta
berandu zenean tope!
Ta jakintsuak gehiegi zeuden,
beraien errua ote?
Gorputz ederra emateagatik
bihotza kendu diote. (bis)

Euzkitze: Erahilketa latza izan da
utzikeria ezezik.
Gure mugetaz kanpo hamaika
somatu litezke pozik!
Hil zaigu eta zertako egin
ilusio ta ametsik?
Etorkizuna ez du izango
enziklopeditan baizik. (bis)

Mendiluze:
Egia da bai, haur berpizterik
ezin liteke espero,
laguntza eman behar zitzaion
artean zegola bero.
Bainan jadanik berandutso da,
alferrik da honezkero!
Onar dezagun euskera hil da
ta liburuetan bego! (bis)

Euzkitze:
Nahiz ta jatorri garbia izan
nunbait bada hutsegina;
dagoeneko zendu da eta
ez da gauza atsegina.
Guri zerraldo iritsi zaigu,
horrek ematen dit mina!
Nahiago nuke berrehun urte
gazteagoak bagina! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra