Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Iñaki Murua

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Murua, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok bi kanpai zarete. Zu Enbeita, heriotz eta suteen berriak ematen dituzun kanpaia zara eta zu berriz, Iñaki, ezkontza eta bataioen berri ematen duzuna.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Iñaki Murua

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Enbeita
Lanbide oso ezberdinetan
izan genuan jaiotza,
nik saminaren mezua dakart
ta zuk pozaren aitortza,
nere lana nik gorrotatzen dut
hain da samin ta mingotza,
bete beharra daukat ostera
nahiz eta lehertu bihotza,
baina ez nuke inoiz kanta nahi
Herri honen heriotza. (bis)
Murua
Eleiz torreko kanpaia naiz ni
ta hau da nere anaia,
ni beti pozik ta honek dauka
tristura danen usaia,
mundua alaitzen al dan guzian
gau eta egun naiz saia,
hargatik daukat itxura eta
izena ere alaia,
horrexegatik deitzen didate
zorionaren kanpaia. (bis)
Enbeita
Zu zara anai Herriarentzat
egun sentiaren brintza,
eta gaueko ilunetan da
bestela nire bizitza,
bete beharrak hola dira ta
ezin aldatu baldintza,
oso gustora utziko nuke
jarri didaten ekintza,
nahiago nuke asko bezela
langabezian banintza. (bis)
Murua
Nere anaiak langabezia
gustora hartuko luke,
ta zuek berriz nere abotsa
pozik entzuten dezute,
izan ere dut nere barruan
hainbat dohai ta bertute,
ezkontza edo bizi berri bat
munduratzearen truke,
gau eta egun isildu gabe
pozik kantatuko nuke. (bis)
Enbeita
Zein zoriontsu duzun zurea
ta zein latza nire hitza,
biok lanean mezu atzean
geure bidetik gabiltza,
poza nahi dugu baina sarritan
irentsi behar da gaitza,
beti ez dugu geure eskuan
zorion guztien giltza,
poz eta neke gu biok dugu
kantatzen herri bizitza. (bis)
Murua
Neri gutxitan apaizangandik
lan egiteko ordena,
herri triste bat gero daukagu
gauza horren ondorena,
nahiz lanerako gogo bizitan
eduki nere barrena,
isilik nago eta hau degu
lanean hemen nor dena,
nahi haina aldiz ezin kantatu
horrek ematen dit pena. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra