Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Xabier "Euzkitze"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lantoki bereko bi sozio zaituztegu. Zorretan sartuta zaudete leporaino. Euzkitze, bihotzekoak emanda gaur hil zorian aurkitzen da. Enheita klinikara joan zaio bisitatzera.

Deskribapena

Doinua
Antton eta Maria I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Enbeita
Fabrikaren problemak
dira itxusiak,
gainditu ezin gure
betiko auziak,
zorrak gehitzen dijoaz,
ez irabaziak,
baina ahaztu itzazu
problema guziak,
gehiago balio du
gizonen biziak. (bis)
Euzkitze
Nahiz biziak gehiago
balioko duen,
irauteko ez daukat
behar haina kemen,
gainbehera goazela
ez al da nabarmen?
Larri bezain kezketan
aurkitzen naiz hemen,
neu hilko ote naizen
fabrika baino lehen. (bis)
Enbeita
Guztietan dugu hau
momentu zorrotza,
langileak didate
gaur egin aitortza,
nik zuri ekarteko
beraien abotsa,
guri lagun e(g)iteko
ez direla lotsa,
arreglatuko da ta
lasaitu bihotza. (bis)
Euzkitze
Alperrik altu ez esan:
ze kristo habil hi?
Lehen lana eman nion
hamaika mutili,
faltsukeririk ez det
inoiz erabili,
ezin naiteke lasai
kalean ibili,
kanpoan utzi ezkero
hainbeste famili. (bis)
Enbeita
Nahizta onak ez izan
zuretzat gehienak,
minak elkartzen ditu
urruti daudenak,
pasa ditugu beraz
momentu zailenak,
goiz argia bait dakar
gaurikan beltzenak,
ahaztu itzazu orain
buruhauste denak. (bis)
Euzkitze
Nahiz beti jardun gogoz
eta borondatez,
orain mila intentzio
ta kemenik batez,
nik aurki hil behar det
honen errematez,
zuk altxatu fabrika
langileak maitez,
nik ezingo det baina
zu saiatu zaitez. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra