Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-10-22 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Urdangarin, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Saioa
1995-10-22 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Oteiza, Mariasun
Bertsolariak / Egileak
Urdangarin, Jose Luis
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zubi baten inguruan zaudetela Xabierrek bere buruaz beste egiteko proposamena luzatu dio Jose Luisi. Hiruna bertso Xabier hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1995-10-22 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Urdangarin, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zeberio:
Gure etxean ez dek
arrazoian faltik
ta eskandaloa ere
ikuste'iat betik,
aizak gaztea, alde
ein diat etxetik
eta nere burua
botako'it zubitik
eta hi ere berriz
etorri atzetik.

Urdangarin:
Itxuraz aspaldian
gabiltza erreta
dena gaizki irten zaigu
kolpeka, kolpeka.
Animo Zeberio
argitu kopeta!
Dabiltzkigun arazo
denen konponketa,
gutxina uste danean
iristen da eta.

Zeberio:
Ezertarako ez d'it
nik ilusiorik
ta eskolako berriz
ez diat gogorik.
Ohera joan eta
ez d'it eiten lorik,
munduan nik alperrik
ez galdu denborik,
nireak ez dik behintzat
erremediorik.

Urdangarin:
Dirudienez orain
zaude itxututa,
esperantza ta ilusio
guztiak galduta.
Oraindikan ez etsi
mantendu burruka!
Guk laguntasun hauxe
besteik ez dugu ta,
dena konpon daiteke
elkar lagunduta.

Zeberio:
Kalean'e bilatu
zenbat lagun ñaño
eta eskolan berriz
mila desengaino.
Egun bat onik ez d'it
aizak oraindaino!
Arreglatzen nahiz egin
hamaika enpaino,
hiltzea kasik hobe
hola bizi baino.

Urdangarin:
Disgustoak nola hartu
digun hola gaina,
hala ere guk hartu
beharko tamaina.
Erabaki gogorra
da hau alajaina!
Laguna izugarri
maite zaitut baina,
ez bizitza zurekin
bukatzeko adina.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra