Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-10-25 Oñati Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Izagirre, Iñigo
Uranga, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Iñigo, amonak, Jokin suhiltzaileari deitu diozu zure etxea sutan dela eta laguntza eske. Suhiltzailea heldu denerako zu, Iñigo, etxetik irtenda zaude, baina zure txakurra barruan geratu da.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Jokin Uranga

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Izagirre:
Gaur lentejekin aldrebes
moldatua naiz tamalez
eta etxea suak hartu dit
nere ustez berez.
Txakurra hor dago errez
lagun bakarra dudanez
besterik ez zait gelditzen eta
lagundu mesedez! (bis)

J. Uranga:
Deituta oso gutxira
nator zure baserrira.
Esan didazu "Mesedez Pintto
hortik erretira!"
Baina begira, begira!
Guztia sutan ari da
aizu amona ni suhiltzailea naiz
eta ez suizida! (bis)

I. Izagirre:
Alperkerian bai maisu
lotsarikan ez dezu aizu
sartu zaitea baserriraino
orain pausuz pausu.
Hor daukat nik etxea su
txakurra atera zazu
ta Pintto beltza bihurtu aurretik
ekarri zaidazu. (bis)

J. Uranga:
Urrun daukazu irria
eta pena ekarria.
Uste al dezu nere samina
gaur dela urria?
Nahiz pasa une larria
Pinttok badauka neurria
bukaerararte defendatzeko
bere baserria. (bis)

I. Izagirre:
Defensa baten harira
keak itotzen ari da
barkatu baina ezin naiz egon
kanpotik begira.
Ordaina zenuke, tira
gonbidatuen neurrira
berriz lentejak egindakoan
nere baserrira. (bis)

J. Uranga:
Pintto ez da ez motela
oldarra eta ustela
sua hasi ta berehala ihes
eingo zun bestela.
Nahiz jakin erreko zela
hor jarraitu du horrela
zure txakurra har dezakegu
heroi bat bezela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra