Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alfonso Jimenez

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-10-26 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Goikoetxea, Irati
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Jimenez, Alfonso
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuen semeak istripu berean hil dira. Zure semea zihoan gidari Alfonso, Unairena alboan. Tanatorioan egin duzue topo.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alfonso Jimenez

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Jimenez:
Irtenda larunbat gauez
zerbait joan da aldrebes
gure semeek istripu baten
joanak direnez.
Ez degu ahaztuko errez
gu biok gaude negarrez
nere semeak errurik badu
barkatu mesedez. (bis)

U. Agirre:
Hau da gure ikusmira
istripuaren segida
ezin gintezkeen hainbat denboraz
karreteraz fida.
Alde eginak urrutira
lasai Alfontso begira:
txofer zuria zijuan baino
bionak hil dira. (bis)

A. Jimenez:
Beraz zu ez zaitut etsai
guztia entzun det ernai;
beti batera pasa dituzte
beti makina jai.
Nahiz ta ez nagoen lasai
eta ezin sentitu alai
nola joan diren ez zaio inporta
nora joan diren bai. (bis)

U. Agirre:
Ai Alfontso aspaldiko
jar zaitez zutik ta tinko
negar malkotan ikusten zaitut
hortxen belauniko;
jakin ezazu mutiko:
alde egin dute betiko
nora joan diren ez dakigu ta
ez dira etorriko. (bis)

A. Jimenez:
Irudimena askea
erantzunaren eskea
zein tristea den mundutik joan ta
betiko pakea!
Agur gure bikotea
beti izan da maitea
ona litzake bion hileta
batera egitea. (bis)

U. Agirre:
Kontra ez det egingo hitzik
batera badegu gauzik
baina errua guk´e badegu
semeek ez ezik
larunbatero nik kasik
joaten utzi diet pozik
eurek ez dute erru haundina
heziketak baizik. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra