Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-09-22 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Joseba Barandiaran, Joanito Mitxelena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-09-22 Orio Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Barandiaran, Joseba
Mitxelena, Joanito
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hilda zaudete. Zuk, Joanito, zure bikotekidearen maitalearekin, Josebarekin, egin duzu topo infernuan.

Deskribapena

Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-09-22 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Joseba Barandiaran, Joanito Mitxelena

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Mitxelena: Ni izorratzeko zuk
izan dezu grina
emakume zalea
hori da jakina;
neri adarrak jartzen
zure ahalegina
ta nik opa dizut gaur
minikan haundina:
nahiago nuke sutan
kiskali bazina.

J. Barandiaran: Sutarako izan dut
bizitzan afanik
ezagutu nun andra
ta baita gizonik
Juanito izenekorik
bakarra ez onik;
ez nun hau ikusi nahi
ez da zer esanik
ez nun uste infernua
hain txikia zanik.

J. Mitxelena: Zu gutxienez zera
Satanen motako
nere andreai hainbat
ejem hor jotako;
sekulan ez zenduen
hori inportako
orain badezu nahiko
denbora lotako
zure errautseri're
txistua botako.

J. Barandiaran: Bera konkistatu nun
bertso ta loreekin
gero zuen ohean
jo ta fuego ekin;
jo Juanito ez zaite
haserrau nerekin!
Zure errua izan zan
nahi badezu jakin:
zuk bera jo zenuen
ta nik berarekin.

J. Mitxelena: Horrela izorratu
zuk nere baratza
eta nere zaurian
bota hainbat gatza;
zu hemen ikustea
da hain gauza latza;
jakin ezazu zer dan
oinaze zehatza:
begitikan sartuko
dizut nik behatza.

J. Barandiaran: Hori egin zenion
lehenago andreari
ta hark adarrak jarri
normala, opari
baina gaur begiratu
gure infernuari;
ospa dezagun zerbait
ta goazen kantari
infernuan badago
andrea ugari.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra