Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Joanito Mitxelena
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Antolatzailea Gai-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- 1953an jaio zen Oiartzungo Karrika auzoko Oiantzabal baserrian. Bere aitak bertsozaletu zuen gazteatik, eta, bereziki, bere herrian bertsolaritzaren mugimendua elikatzen aritu izan da: besteak beste, Oiartzungo Bertso Astearen sortzaile eta antolatzailea izan da. 1995etik zenbait alditan hartu zuen parte Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, baita egin diren bi taldekakoetan ere, 2017an azkenengoa.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Oiartzunen, Urkabe mendiko erromerian, besteren artean Tapia anaiak eta "Arizluzieta" kantukide zituela.