Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aitor, zure alaba hil zenean haren organo denak eman zenituzten, eta haren bihotzari esker bizi da Jon. Gaur ezagutu duzue elkar.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Donatzea guztion
mesedea omen;
horren froga garbi bat
aurrez aurre hemen.
Alabaren bihotzak
zu piztu zintuen;
ez dakizu neretzat
ze pozgarria den!
Alperrik ez zela hil
sentitu nahi nuen.

J. Maia: Nahiz ta bizilegea
ez nezakeen bortxa
ez zen alperrik izan
bere heriotza.
Nahiz ta ez den entzungo
berriz haren hotsa
alaba hil zen baina
bizi da bihotza
eta hari zor diot
taupada bakoitza.

A. Mendiluze: Zuk aipatu dezu ta
zorrekin hasita
bakarra daukazula
nago iritzita;
heriok galdu zuen
zurekiko zita;
bihotza dezu gure
alabak utzita
zorra ordaindu'iozu
luzaro bizita!

J. Maia: Onartzen det zuk jarri
didazun papela;
nik ere ulertzen det
zorrez nagoela.
Luzaro biziko naiz
zer egin bestela?
Ta jakinik bihotza
alabana dela
neuk'e maiteko zaitut
aita bat bezela.

A. Mendiluze: Lehen nengoena orain
ez nago hain triste;
nigana heldu zera
besarkada eske.
Seme sentitzen zera
ta izan zintezke
baina dena aldatu
dezunik ez uste
faltan botako baitet
gaur arte hainbeste.

J. Maia: Ba, nahiz eta ni egon
oso urrutira
deitu ta etorriko naiz
zu zauden tokira
erantzun behar baitet
merezi neurrira;
egin dezuten hori
neretzat argi da:
borondate onaren
mirariak dira.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra