Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-08-25 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1990-08-25 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Droga dela ta hainbeste mila
gartzelan omen dituzte,
esandakoak zuek bezela
sinetsi gura nituzke,
egun denetan entzuten baida
hamaika heriotz triste,
baina Herriak daki hau zer den
nahiz eta eurak ez uste,
erretzaileak dauzkate preso
ta banatzaileak aske. (BIS)
Droga dela ta gure artera
iritsi zen zoritxarra,
drogatik dator dirua eta
diruak dauka indarra,
argi da beraz arazo honek
duen arrazoi bakarra,
disimulatu behar nolabait
hain jokabide kaxkarra,
lapur haundiak lasai ditezen
txikiak sufri beharra. (BIS)
Gartzela denak omen dauzkate
drogazalekin betean,
eta kalean lehen baino gehio
hiltzen zaizkigu golpean,
goitikan datoz azpikoari
indarraren atakean,
gartzela danak beteagatik
ez gera izango pakean,
drogatik bizi diren guztiak
sartu arte giltzapean. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra