Bertsos - View details   To know more about this section

1990-08-25 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-08-25 Bidania-Goiatz Jaialdia
Conductor
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Orain dela gutxi esaten ziguten drogaren inguruan poliziak 20.000 pertsonatik gora atxilotu dituela eta egunkari beroiek esaten ziguten hala ere drogaren eraginez iaz baino bi aldiz jende gehiago hil dela. Zer diozu?

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-08-25 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Droga dela ta hainbeste mila
gartzelan omen dituzte,
esandakoak zuek bezela
sinetsi gura nituzke,
egun denetan entzuten baida
hamaika heriotz triste,
baina Herriak daki hau zer den
nahiz eta eurak ez uste,
erretzaileak dauzkate preso
ta banatzaileak aske. (BIS)

Droga dela ta gure artera
iritsi zen zoritxarra,
drogatik dator dirua eta
diruak dauka indarra,
argi da beraz arazo honek
duen arrazoi bakarra,
disimulatu behar nolabait
hain jokabide kaxkarra,
lapur haundiak lasai ditezen
txikiak sufri beharra. (BIS)

Gartzela denak omen dauzkate
drogazalekin betean,
eta kalean lehen baino gehio
hiltzen zaizkigu golpean,
goitikan datoz azpikoari
indarraren atakean,
gartzela danak beteagatik
ez gera izango pakean,
drogatik bizi diren guztiak
sartu arte giltzapean. (BIS)