Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Betidanik ongi-bizi bat (bibidore bat) izan zaitugu. Azkenaldi honetan gaizkitu eta medikuarengana jo duzu. Bizitzekotan, bizimodua zeharo aldatu beharra duzula esan dizu gainera.

Deskribapena

Doinua
Nere gorputza dardarka daukat
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iruditzen zait esan zuenak
bene-benetan ziola
munduan bizi behar dala ta
besteak ez du ajola.
Bibidorea haundia izan naiz
ezin ukatu inola:
beti parrandan ibiltzen nintzen
nunahi kea dariola;
orain ez dakit nola ote dedan
nere zainetan odola...
Medikuaren eskola,
gaur harek esan dit hola:
"Oso goian dezu azido uriko,
txit goian kolesterola";
eta bizitzen segitzez gero
aldatu beharra dagola.

Ederki asko bizi izan naiz,
hori ez det ukatuko;
nork bere gustoa egiten'e
ez dute debekatuko.
Bertsoak bota, sardoa edaten
inoiz ez naiz aspertuko;
lagunak ere nere ondoan
ta ez ziren aldenduko.
Orain, agian, bizimodua
nik asko det zuzenduko,
ta hori entzun orduko
nola ez naiz, ba, bildurtuko?
Mediku jaunak esan dit eta
orain nola egin uko?
Bainan igaro dedan guztia
inortxok ez dit kenduko.

Zeinen ederki ibiltzen nintzen
nunahi bertsoak kantatzen,
ta egindako parranda danak
ez da erreza kontatzen!
Ama gaisoak esanagatik:
"Ez dakit zertan zabiltzen";
kasoik ez nion bate egiten,
ni ez nintzen apuratzen;
bainan behin baten behar zuen da
medikuak bixitatzen,
ta esan dit: "Ez zabiltz zuzen,
ez dakit nora zoazen
bizimodua alda ezazu".
Ohiukatzen zidan ozen.
Honta ezkero saiatuko naiz
ni orain zintzo bizitzen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra