Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Saioa
1997-11-16 Bera Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Etxe oneko bi anai-arreba zarete. Zuk, Maialen, bizitza guzia zeure aitaren ondoan eraman duzu. Orain, aitaren heriotza dela eta, gazterik munduz mundu joan zen Andoni zure anaia etorri da ezustean.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio
Anai maitea barkatu,
ez dut hitz egin nahi altu;
nik ez zintudan espero eta
ein naiz ikaratu.
Gure destinu ta patu,
ustekabean elkartu,
heriotzak batzuk urruntzen ditu
ta besteak batu. (bis)

Egaña
Munduko bidezidorra
ez izan arren idorra,
ez dut gogoan gure aita zenak
leukakeen altxorra.
Sentimentuak bai sobra,
etorri egin naiz, horra!
aitarekiko nola banuen
hainbesteko zorra. (bis)

Lujanbio
Orain zor zahar bati kasu
egin nahiean jo ta su!
Bien bitarte munduan zehar
beti bezelatsu.
Baina Andoni aizazu,
betiko min bat daukazu:
gutxien behar zaituenean
azaldu zera zu. (bis)

Egaña
Lehenago heldu ezina
asuna edo osina;
aitarekiko beti izan det
amodio grina.
Egina dut ahalegina,
horra egia gordina!
Beretzat bada aski ukendu
nere oroimina. (bis)

Lujanbio
Elkarrengandik aparte,
itsaso haundi bat bitarte
egondu gera ta gaur aitzakiz
zatozkit jo ta ke!
Adio, Andoni maite,
ez dizut barkatzen bate,
ta ondo bizi, hurrengo hileta
elizkizun arte!

Egaña
Arreba dut parez pare,
ez da mintzatu xuabe,
hementxe nator burumakurka
ta hitzetan bare;
egin nahi nuke halare,
dote erdiaren jabe,
ibili bainaiz aita batere
molestatu gabe. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra