Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-11-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sendagilea zara. Tratu txarrak jasotzen zituen emakume bat hil zaizu erditzean. Legez haurra aitaren esku uztera behartuta zaude.

Deskribapena

Doinua
Atmosferatik atera eta
Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Giza gaizto bat sentitu dedin
bere etxeko errege
emakume bat jipoitu zuen
errukirik izan gabe;
hil zuen eta bera izanik
halere haurraren jabe
haurtxo hau det parez pare
baina legeak nun daude?
Ama hil eta haurra bizi da
kalte edota mesede
ai txiki negar egiten dezu
egingo nuke neuk ere! (bis)

Bizitza hain da gogorra eta
bizitza hain da krudela
iruditzen zait honi begira
argi ikusiko dela.
Haurra nola eman guraso horri
atxilotu dezatela
gerta daiteke bestela
lehen gertatu den bezela.
Bai, bai badakit irrifar batez
umil-umil datorrela
baina berak ta nik badakigu
berriz egingo duela. (bis)

Konponbiderik ez det aurkitzen
nahiz eta legeei tira
derrigorrean haurra joango da
maite ez duten tokira.
Hil dela esan ta izkutatu
ahal izan banu sikira!
Aita lehiotik begira
irriparrezka ari da
kontzientziak ihes egin dit
neuregandik urrutira
hildako bakar bat izan arren
bi krimen izango dira. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra