Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jon Martin

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-11-02 Zumaia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Goikoetxea, Arkaitz
Martin, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aiton-amonak zarete. Jon amona, gaixotasun oso larri batek jota zaude. Medikuek diotenez, ebakuntza batek agian salba zaitzake. Zuk, Jon, amonak uste duzu ez duela merezi saiatzeak ere. Arkaitz aitonak ebakuntzarekin aurrera egitea nahi du. Jon hasita, hiruna bertso sei puntuko motzean.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jon Martin

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin:
Heriotza bere arma
etorriak niregana
zu lasai egon hiltzeko prestu
baitago amama
ahaztu zazu laztana
operazioen lana
bakar-bakarrik goza dezagun
gelditzen zaidana. (bis)

A. Goikoetxea:
Neretzat zera berezi
kontua dago itsusi
zure maitasun guzia orain
omen da minbizi
herio gertuan kasi
arriskatzea merezi
nere andrea hola sufritzen
ezin dut ikusi. (bis)

J. Martin:
Horretxegatik ohartu
behar duzula onartu
zure maiteak herion pean
hartu du ostatu
erabaki hau kontuz hartu
eta mesedez usatu
bizitza bizi egin nahi nuke
eta ez luzatu. (bis)

A. Goikoetxea:
Kexua eta marmarra
landua eta abarra
gure etxean atea joka
dugu zoritxarra
hartu ezazu indarra
badugu horren beharra
zerorri zera ni bizitzeko
arrazoi bakarra. (bis)

J. Martin:
Utopien utopia
da ni nijoan tokia
ta zu nerekin etortze hori
ez da egokia
begiratu bekokia
begiratu itotia
nik maitasuna nahi dut zugandik
ta ez errukia. (bis)

A. Goikoetxea:
Ospitaleko partean
medikua zain atean
sinista zazu salbazioa
ez da apartean;
operatuta pakean
ez da izango kaltean
ta sendatuko zera neronen
besoen artean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra