Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-04-16 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Luberri. Bertso Lurra Berritzen (1. 2004-2005)
Saioa
2005-04-16 Lizartza Jaialdia
Gai-emailea
San Sebastian, Xabino
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aita Santua zerura iritsi omen da. Maia da Juan Pablo II.a. eta hiesaren birusak hildako Aitorrekin egin du topo zeruan.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-04-16 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Zeruan ere badet
zuretzat mitina
nola ekarri dezun
sendatu ezina.
Kondoien kontra nago
hori da jakina;
ez zenuke izango
orain dezun mina
beti abstinentzian
mantendu bazina.

A. Sarriegi:
Zure hitzak hain zuri
edota hain garden?
lehen bizirik ginenak
hara nola gauden;
nahiz ta aldegin nuen
handik zuk baino lehen
nahiz ta hau zerua den
edo hala omen...
Ta zu ze arraiotan
ari zera hemen?

J. Maia:
Ni hemen egotea
normala da klaro!
Zu zerura iristea
hori da arraro!
Bizioetan jardun
zera zu luzaro
nahiz aita izan zinen
zu askoz lehenago
aita eta santua
bat bakarra dago.

A. Sarriegi:
Nik ez ditut ulertzen
zure apustuak;
munduan bizi dira
momentu estuak
nahiz ta askok dauzkaten
ezin sinistuak
ez dituzu entzuten
jendean txistuak
odolez zikinduta
dauzkazu eskuak.

J. Maia:
Nola mintzatzen zera
nere izenean?
Atakatu didazu
zuzen-zuzenean;
nik ez daukat errurik
zuk dezun minean.
Odola eskuetan
ez dut azkenean
Jainkoaren odola
daukat barrenean.

A. Sarriegi:
Munduan hil da hainbat
andra eta gizon
elizan botereak
egin gaberik on;
ia esan nahi dizut
nik Juan Pablo gabon;
ni inpernura noa
ea han zer dagon
zure ondoan baino
nahiago han egon.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra