Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-12-07 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-12-07 Orio Jaialdia
Gai-jartzailea
Iturain, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hi, Sebastian, Oriora Kortaren ordez etorri den entrenatzaile berria haiz, eta hire iritziz ergometroa duk hamalauko titularra erabaki behar duena. Proba egin eta hamalau onenen artean neska bat sartu duk, Maialen. Ez daukak batere garbi zer egin.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-12-07 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Ergometroan aprobak egin,
ez da hainbat nobedade,
eta baietza zalantzan daukat
Maialen nik zure alde;
eta zergatik jakin nahi dezu,
hargatik didazu galde:
mutil guztiak galduko dira
zuri begira badaude. (bis)

Lujanbio:
Ni aukeratu bai edota ez,
dezu dudako tankera;
prueban jarri nahi ninduzun ta
ergometroaren zera.
Denak erori behar omen dute
orain ni begiratzera,
aurre-aurrian jar nazazu ta
abailan juango gera. (bis)

S.Lizaso:
Ika-mikaka hasi ezkero
ez da faltatzen marmarrik;
lehenago ere hemen pasa da
indartsu edo azkarrik;
zu puntan jarri, lortuko dela
abiadura edarrik?
Nik gorputzaren indarra nahi dut,
ez begiena bakarrik. (bis)

Lujanbio:
Aia inguruko baserri baten
pasatako hainbat nekek
nere besoak zaildu dituzte,
hoi argi esan dezaket;
ni arraunian jar nazazu ta
nahiko indar egingo det,
nik baino gehio ez du tirako
kostakume txolin batek! (bis)

S.Lizaso:
Proba eginda zeu indartsuen
orratzak dio neurrira.
Hala ta guztiz hainbat zalantza
kontzientzian erdira:
arraunlariak jardun behar du
arraunai tira ta tira,
ta zu aurrean jarri ezkero
bultzaka hasiko dira. (bis)

Lujanbio:
Lehendabiziko nik esan dizut
jar nazazula aurrena,
baina zerorrek onartu dezu
bultzaka hasiko direna;
izan ere hain garun eskaxa
baita zenbait mutilena,
beste denak'e neskak hartzia
izango dezu onena. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra