Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi emakume zarete. Zuen herriko jaietan herriko plazan goizeko bederatzietan topo egin duzue biok: Lizaso pelukeriara doa eta Murua arkumea erostera.

Deskribapena

Doinua
Itxaspe aldian egin bazan hau
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua
Beraz zuretzat ere ez zen gaur
ohe goxoan tokirik,
pelukerira zoatza orain
goizean goiztar jaikirik,
ta hau diotsut entzun zaidazu
bada gauza egokirik,
pelukerian ez da aurkitzen
bazkarita(ra)ko jakirik.
Lizaso
Arrats ilunak goiz tristea du
hau aspaldiko trantzea,
baina normala herri jaietan
goizetikan altxatzea,
gizonarentzat utzi det gaurkoz
bazkaria prestatzea,
eta ni orain pelukerira
noa tximak orrazte(r)a.
Murua
Zeure burua ongi apaindu
hori daukazu goguan,
eta nik berriz asmo guztia
jarria det otorduan,
zure senarra langintza hortan
utzia dezu orduan,
hori zedorren eginkizun zan
andre on baten moduan.
Lizaso
Andre gizonak moldatzen gera
hain postura dotorean,
atzo gauean parrandan ginan
biok alkarren parean,
ni jeiki naiz ta jeikitzeko prest
han gelditu da ohean,
jaki askoren beharrik ez da
parranda ondorenean.
Murua
Parranda ondoren baina arkume
bat erostera nijoa,
gero sendian bazkalorduan
denok jateko nahikoa,
zure senarra beti lanean
ta egongo da flakoa,
berriro ere egongo da hau
dagoen bezelakoa.
Lizaso
Lehen ere hola izan zera ta
zu gaurkoz ere sorgina,
gure etxeko berri ez zaude
behar bezela jakina,
hobe zenduen atzo gurekin
kalera irten bazina,
muturrarekin bildotsa baino
hobe da irriz sardina.
Murua
Gaur bezelaxe atzokoan e(re)
jator egin nuen lana,
ta esan dizut arkumetxo bat
prestatu nahiko nuana;
ta honek berriz senarrarentzat
utzi du etxeko dana,
nabarmen dago andre bezela
oso jatorra ez dana.
Lizaso
Aldamenean serio zaude
ni berriz arpegi alaiz,
zeu andre ona ta ni alperra
hori esan didazu maiz,
nere senarra baldin ohetik
jeikitzen ez bada garaiz,
lagunak gera ta bazkaltzera
zuen etxera joango naiz.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra