Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-07-19 Zornotza Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Saiotxo bat puntuka egiteko gaia emango dizuet. Zornotza. Pasa den larunbat gaua. Herria egon da gaztez bete-bete eginda. Goizeko hirurak, eta zuek andre-gizonak zarete, hirurogeita hamar urte ingurukoak. Ezin lorik egin, eta Sebastian gizonak balde bete ur bota gura du, eta andreak ezetz, uzteko gazteei dantzan trankil.

Deskribapena

Doinua
Mendiko umea naiz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Nora zoaz laguna
baldea hartuta?
S. Lizaso:
Leihotik botatzera
mekaguen la puta!
A. Arzallus:
Jarriko dizut hori
buruan sartuta.
S. Lizaso:
Lo egin ezinikan
nago aspertuta.

S. Lizaso:
Lau ordu ohean ta
ez dut lorik egin:
A. Arzallus:
Ez pentsa neroni're
hemen nago berdin.
S. Lizaso:
Ea da aguantatzerik
gaurko gazteekin!
A. Arzallus:
Piztazu telebista
gaua pasa dedin.

A. Arzallus:
Nahi al ?zu ni joatea
erratza hartuta?
S. Lizaso:
Han ibiliko zera
ezin asmatuta.
A. Arzallus:
Gazteak zure kontra
ai, zenbat disputa!
S. Lizaso:
Berentzat mesede da
pixkat freskatuta.

S. Lizaso:
Gehiegi berotuta
hau da iskanbila!
A. Arzallus:
Gero ni joan behar
lagunaren bila!
S. Lizaso:
Parean dagoena
izurra dadila!
A. Arzallus:
Uste nun baina ez zera
zeharo abila!

A. Arzallus:
Gutxienez zuk bota
zazu balkoitikan.
S. Lizaso:
Aizu zergatikan ez
orain leihotikan?
A. Arzallus:
Bestela ere euria
eingo du goitikan
S. Lizaso:
busti nahi ez badezu
alde paretikan!

S. Lizaso:
Behetik buila eta
bronka ondotikan...
A. Arzallus:
Aspaldian hartu nun
lagun hau begitan.
S. Lizaso:
Nerea egin behar det
behingoagatikan!
A. Arzallus:
Zurekin aspertuta
naukazu egitan.

A. Arzallus:
Gehio aspertzen nauzu
zuk gazteek baino.
S. Lizaso:
Zurekin ere izan det
hainbat desengaino.
A. Arzallus:
Zurrunka utzi eta
buila egiteraino...
S. Lizaso:
Beraz alde egin zazu
zuk urrutiraino!

S. Lizaso:
Hiru pastilla hartu
hau da komeria!
A. Arzallus:
Lasai ipini zaite
sofan eseria.
S. Lizaso:
Horrek ez dit ekartzen
neri umoria.
A. Arzallus:
Onena freskatzea
zeure aurpegia.

A. Arzallus:
Egin ezazu goiza
balitza bezela.
S. Lizaso:
Uste al dezu horren
zozoa naizela?
A. Arzallus:
Bajatzen ari zera
zu zure nibela
S. Lizaso:
gaur zure ondoan ni
ez nengon bestela!

S. Lizaso:
Hirurogeita hamar
urte bizkarrean...
A. Arzallus:
Eskerrak ez dituzun
guztiak aurrean!
S. Lizaso:
Urte guztiak dauzkat
jenio txarrean.
A. Arzallus:
Dena galdu behar dezu
egun bakarrean.

A. Arzallus:
Jeisten baldin bazera
zu gazteengana
S. Lizaso:
orduan zuk astindu
goitik palangana.
A. Arzallus:
Txikituko zaituzte
kalean, ai ama!
S. Lizaso:
Bastoiakin neuk eman
bizkarreko bana.

S. Lizaso:
Gauak ia galdu du
behar zun distira.
A. Arzallus:
Orain lo egiteko
orduak ez dira.
S. Lizaso:
Eguna zabaldu du
banoa mendira!
A. Arzallus:
Leihotik egongo naiz
ni zuri begira.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra