Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-08-30 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-08-30 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Sorozabal, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Jokin zaharragotzat jotzen zaitu jendeak; zu, Sebastian, ordea, gazteagotzat.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-08-30 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Jendea hurbiltzen bada
baten ingurura,
urteak botatzea
da gure ohitura;
zure kasuak neri
eman dit ardura:
noiztik dezu holako
umean itxura? (bis)

S. Lizaso:
Ia berrogei urte
dauzkat gibelean,
hala ere ni nabil
umore onean;
eta haur planta hori
komeni danean,
haurrakin ibiltzen naiz
haurren papelean. (bis)

Sorozabal:
Berrogei urte bota
ditu bizkarrera
eta gainera gutxi
ikusi gainera.
Jendea horrengatik
bildurtu al zera?
Ez dira atrebitzen
egia esatera. (bis)

S. Lizaso:
Zuk ez didazu neri
trukorik aurkitu;
gezurrik esan gabe
egin det kunplitu.
Berrogei esan eta
dotore gelditu,
eta nere karnetak
bi gutxigo ditu. (bis)

Sorozabal:
Berrogei urte ia
ez da berriketa;
pozik, jendeak gutxi
uste ditula-eta.
Baina urteak ezin
eduki gordeta,
zenbat urtekin egin
zenuen karneta? (bis)

S. Lizaso:
Hamalau urterekin
lagunduta amak,
gezurra esateko
ez daduzkat planak.
Norberak jasan behar
urtearen zamak,
ez du ezer balio
jendean esanak. (bis)

Sorozabal:
Sebastian dexente
zuk harritzen nauzu;
nere ustez urteak
dexente dituzu.
Baina jendeak gutxi
botatzen dizkizu;
urte bisiestoan
jaio al zinan zu? (bis)

S. Lizaso:
Jokin, ez zaitez egon
gauz horren peskisan,
ni ez naiz-ta babesten
holako kerizan.
Ustez urte normaltxo
baten jaio nintzan,
nahiz ta askoren ustez
aldrebesa izan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra